Jaungoikoak erabateko dohain berezia emana zion pertsona hari: hala gorputzean nola pentsamenduetan, eta egitekoetan ere, denboran atzera egin zezan bide eman zion, alajainetan. Hirurogeita hamar urtetik gora zituenean, hil beharko zuenean aurki noski, zer?, eta jaio egin zen, horra. Aiurri petral gozakaitza erakutsi ondoren, adinean atzeragoko soseguzko on aldira iragan zen. Jaungoiko gauza guztien egileak […]
Nazio Batuen Erakundeak (NBE), isilik samarrean ikusten denez, inkesta bat eginik izan behar du mundu guztian zehar. Nonbait, munduaren martxa negargarria (gosea, injustizia, miseria, desoreka…) nolabait zuzentzea eta ber-bideratzea uste zuen erakundeak, nola?, eta, galdera gordin baten ondorioz, gizarte mundialean bihotz zimiko ko(s)mikoa eragin eta behin betirako zentzatuko zelakoan jendea. Porru-hazi ederrak jaso ditu, aurki […]
Zazpi bekatu nagusien inguruko ipuinak asko dira eta toki askotakoak. Gaur alferkeriak jota nabil eta, beraz, aurrena harrapatu dudana kontatuko dut hemen. Aurrena harrapatua izateak ez du, berez, txarrena denik esan nahi. Ezta gutxiagorik ere; ikusiko duzu. Afrikako oihanetako herrietan kontatzen duten ipuina omen da honako hau; suaren eta lehoinabarraren istorioa. Lagun-zaharrak ziren, […]
Eztabaida ez da nor den altuago edo txikiago, nor den zintzoago edo gaiztoago, nork duen sudurra kakoago edo zapalago, nortzu diren gehiago edo gutxiago, norena den odolik behinena eta norena edozeinena… Ez. Kontua da herri bakoitzak duen munduaren ikusmoldea; kontua da ikusten duen mundu hori herri bakoitzak nola adierazten duen hitzez; kontua, hizkuntza bakoitza da. […]
Famako dabil egunotan, hitzetik hortzera, “zubiak eraiki beharraren” kontua. Zubiak eraiki beharra jokabide politikoetan, zubiak asmatu beharra portaera ekonomikoetan, zubiak jaso beharra herrien, auzoen, diferenteen harremanetan… Zubiak hemen eta zubiak han. Izan ere, hamaika jende klase harrigarri bagara elkarren ondo-ondoan; gisa askotako giza-semeak eta gama askotako ama-alabak gaude, onerako nahiz txarrerako: militarra, politikoa, alferra, ehorzlea, […]