Gipuzkoako goi-herri koskor batean (zeinaren izenaz, badaezpada, oroitu nahi ez dudan), behin, ez horren aspaldi ere, baserriko gizaseme artean sasoiko bati, munduan beste askori bezala, auto xaharra ajeatu ibiliaren ibiliz eta kalera eraman beharra tokatu zitzaion, konpontzera derrigor. Gogoan ez dut seguru kuatro elea zen (4L) edo renolt seia (R6). Gure gaurko kasurako, igual-igual dio. […]