Etzidamu, larunbatarekin, Domu Santu edo Santu Guztien eguna… Behin jaioak, hiltzea zor. Edo bestela esanda: atseginena izan arren komedia, azken aktoan beti dago tragedia. Hutsaren denboran pasatzen gara, izan ere, batetik bestera, jaiotzatik zortzara, atseginetik atsekabera. Eta nola denok ere badugun, baldinbetan, hildakorik etxean, egun kalendarioan seinalatu horretan jendea erruz joan ohi da kanposantura, ingurutxoa […]