Ormaiztegi Sanandresetan, eguraldi aldrebesetan. Zernahi toka daitekeelako; zernahi kuanto. Hotza eta beltza, batik bat. Bete-betean agertzeko oraindik ia hilabete falta omen zaion arren, aurki erakutsiko digu neguak muturra. Sanandresekin datorrelako gurera itzala eta lainoa, bisutsa eta aldagoia, elurra eta izotza. Giro petrala. Baita orain ehun urte ere… Eta kasua etorri zait gogora, gure amona […]
Aho-zuloan, zenbat arazo! Zenbat lan ematen diguten, denoi ez bada gehienoi, hortzek eta haginek! Hortz bat koloka hasi zaigulako, bakteriek hagin-zuztar ingurua infektatu digutelako, urtean behin gutxienez aho barrua errotik saneatu behar omen delako…, txitean-pitean gabiltza dentistarenera bisitan. Eta bisita bakoitzeko, faktura. Eta nolako fakturak, errekoino ez ezik errekoinoetan! Kasua kontatuko dut neuri gertatua. Oraintxe […]
Urteak bizkarrean pilatu ahala, ajeak eta zimurrak eta ile-zuriak ez eze, beldur inozoak ere sortzen dira, izu irrazionalak, ikara eramangaitzak. Adin batera iritsi denak badaki ondo zer esaten ari naizen; iritsi ez denak, berriz, jakingo du adinduko denean; adinetara heltzen bada, baldinbetan. Hala ibili izan da orain dela gutxi arte, beldurrak airean, gure lagun-xahar bat, […]
Datorren igandean, azaroaren bederatziarekin, dator hortik honakoa. Katalunian, independentziaren aldeko, edo ez aldeko, botoa emateko aukera; eta, hemen gurean, Behobia-Donostia karrera. Nik gaur Extremadurako gizaseme baten kasua kontatuko dut, bi gertaera horiekin zerikusia duena. Gordin samarra da, sinesgaitz samarra… Egiazkotzat saldu didate; nik erosi bezala eskaintzen dizut. Gizon gazte hori Trujillon jaio eta bertan bizi […]