Sagu batek, horma-zulotik begira, baserritarra ikusi zuen pakete bat eskutan zeramala, emaztearekin batera. Baserritarrak, bere artean: «Ailegatu da azkenean, horratik…!». Emazteak, begi luze: «Zabal dezagun, gizona!». Saguak, berekiko: «A ze nolako tripa-festa daukadan aurki, arraioak ez baditu…!». Sagua izutu zen, ordea, gero berehala, sagu-tranpa bat atzemanda. Saguak harrapatzeko zepoa zen eta! Korrika abiatu zen aztoraturik […]