Lau egunen buruko, amaren eguna heldu da, maiatzeko lehen igandearekin. Ama… Hamaika komentario kuttun aterako da egunotan iragarkietan, berripaperetan… Nik hemen gaur kuttunetik ttunttunera egingo dut, samurkeriatik barregarrira, aurkitik infrentzura, gure probintzia honetako historia berri bat kontatuz. Ama dama donostiar txit elizkoi batek bi seme eta alaba bat zeuzkan, urrutira ezkonduak. Hirurak bapo, arrakastatsu eta […]
Iazko udako igande goiz batean, mendigoizale itxurako hamaika txangolari badaezpadako, gizonezko eta andrazko larri, Urbasan gora egin eta gero, artzain-txaboletatik behera zihoazen, ordoki zabalean, Balcón de Pilatos deitutako amildegi lazgarriaren bila; ez Ur-ederraren grinaz, baizik bederatziehun metroko Honda-mendiaren peskizan, antzina hartara itzul-minez, agidanean… Eguzkiak ordurako harrotua zuen sakaneko maindirea; eguraldi errea zen, egosi nahi zuen […]
Kant-en trilogia omen denaren berri izan dut joan den astean Eivissan, Ibizan. Egunero irakurtzen duenak beti badu, izan ere, zerbaiten berri. Ederra-ona-egia. Alegia, ondo entenditu badut, ederra ona omen dela, eta, beraz, egia ere bai; alegia, ona-egia-ederra, hirurak hari berean omen datozela beti. Bai ote…!? Ez dakit, bada, nik… Hala balitz, beste kuku batek joko […]
Denok joan behar izaten dugu noiz edo noiz medikuaren kontsultara. Harategian edo arraindegian bezala, txanda hartu eta zain jartzen gara noiz nork deituko barrura, beharreko atentziorako. Batzuetan, ordea, itxaron gela jendez beterik dela, medikuaren erizaina edo idazkaria, harreragilea, agertzen da eta, bertako guztien aurrean, ea zer gorabehera dakargun galdetzen digu. Ez da batere gustukoa izaten, […]
Inportanteena bakoitzak nahi duena irakurtzea omen da. Bestelakotik askotxo dugu eta hona hemen eskaintza diferentea; euskaraz, bederen. Oheko bi kontu ez ohiko. Ez-ohiko bezain ez-usteko, zeren lau horma itsu eta ate itxi baten ezkutuan, mundutik gordean beti, harrigarriak pasatzen baitira. Ez gara asko enteratzen… Lehenengoa, señora batena da. Alabaren etxera bisitan agertu eta suhia txit […]