Datorren larunbatean jokatuko du Athleticek Espainiako Koparen finala Barçaren kontra Camp Noun. Kaleak betean dabiltza dagoeneko zaleak, «irabaziko dogu, zergatik ez?, aibala ostia!» eginez. Norainokoak diren erakusteko, harria baino gogorragoko setaz eta kopetaz lehiatuko dira, bilbotarrek berezkoa dakartelako halakoetan beti. Guztixe da oso gatxa, fazile izan aurretik. Beste harena bezala… Bilbotar bati loteria tokatu zitzaion […]
Gaur zortzi, maiatzak hamahiru eta Euskal Herriak eguraldi zoragarria zuela, Bitoriako Sansomendi kuartelean, Espainiako Barne ministro Jorge Fernández Díazek omenaldia egin zion Guardia Zibilari, haren 171. urtemugan hemengo oila-lur hauetan. Han zen Letizia andere pinpirin erregina, bere motto edo motots eta guzti; han zen txapeloker bibotedun franko, bularra bete domina; han zen hirurogei mila euroko […]
Patu gaiztoa sartua da aspalditxo gure herrietan; korapilo trakets franko bada zenbait etxetan. Langabezia, ongi nahia eta ezina, ezinkizun berria… Gipuzkoan, ehun lanerako moduko lagunetatik, hamabost lanik gabe dago Bidasoan; hamahiru, Tolosaldean; hamaika, Goierrin. Gutxi gorabehera. Espainian behera eginda, berriz, areagotu egiten da larria: Cadizen-eta, kasu, biztanle sasoikoen erdia lanik gabe omen dabil. Jende-ilara luzeak […]
Jaitzubiako golf zelaian, gaur bezalakoxe astegun buruzuriko bazkalondoren batean, erdi jokoan erdi jolasean, golfean ari ziren andrazko elegante bi, astero bezala. Makila eta pilota, jo eta tira; zelairik zelai, jo eta ke, zulorik zulo, jo eta huts; txitxipotxo eta berriketa, jo eta kale… Bistako zegoen bi-biak ere sabel betetik zetozela, ase on bat eginda noski; […]