Etxekoandre heldu bat behin, beste askotan bezala, sukalderako zotz bila zebilen erreka bazterrean. Zuhaitz adar bat ebakitzen ari zela, kolpea oker jo, aizkora eskutatik libratu eta uretara erori zitzaion, putzurik sakonenera. «Otoi, hel zakizkit!» egin zuen erregu. Eta Jaun Goikoa agertu zitzaion: «Zer duzu, emakumea, negarrez!?». Aizkora errekara erori omen zitzaiola, bada, emakumeak… Jaun Goikoa […]