Bitxi eta ordulari denda bateko salmahaiaren atzetik, gizaseme ilun bat zegoen kalera begira. Neska koskor bat ikusi zuen hurreratzen. Erakusleihoaren kristalari sudurtxoa itsatsi neskatxak eta, hara!, zerbait bistaratu zuen gustagarria txit, zeren ezti-koloreko begi biek diz-diz egin baitzioten. Di-da batean dendara sartu eta, mesedez, turkesazko koilarea erakusteko eskatu zion saltzaileari; esanez, gainera: «Gure ahizpa Syrizarentzako […]