Aste egun arrunta. Eguerdiko hamabietarako minutu gutxiren koska falta. Eguraldi ederra Donostian. Bulebarreko arbolapean, elkarren arrimuan aulki luze baten jiran, hamaika pertsona behartsu, arlote, zarpail jantzi. Haiekin batera, bi boluntario begirale laguntzaile, eta zakurra. Mundua mundu denetik izan bide dira, eta gerora ere izango dira, noski, hala-moduzko bilera eta ibilera begi-mingarriak. Elkartasuna delako jende ahularen […]