Uda pasatzera etorriak omen gara mundu honetara. Eta udan, batetik, argitzetik iluntzera luzeak dira egunak; bestetik, berriz, udako bero handiari opor, festa, solas, jolas giroa dario. Horregatik, seguru asko, lagunarteko berriketaldiak ere luzeagoak eta beroagoak tokatzen dira sasoi honetan; baita etxeko bisita bilerak ere. Horietako batean, joan den igandean, gurean entzundako historia xelebre samar bi, […]