Bidaia listatzen ari omen dira Martera, planeta gorrira. Tartean ba omen dabil donostiar bat ere, agidanean… Baina, inor gutxik jakin du orain gutxi arte, gaur egungo martxarik modernoak ere iragan zaharreko jokaerak markatu eta baldintzatu dituela. Espazio-transbordadore bat lantzamendu dorrean bistaratzen dugunean, espaziontziari, ezker-eskuin atxikita, bi erregai depositu bultzagarri ikusten zaizkio. Depositu handiok Utah-n egiten […]
Ilargiak bezala, lurrak ere badu bere alde ilun gorde negatiboa. Iluna beti, negatiboa maiz, gordea… gorde ahal denean. Gauzak ez daude ondo, ondo ez daudenez gauzak. Begiratu besterik ez dago eguneroko berri: gerra, gosea, ihesa, miseria; milaka errukarri nora joango, nondik sartuko, non biziko… Batzuen emigratu beharra eta besteon etorkina jaso beharra… Ez dago oraintxe […]
Errege-erreginek (nahiz bestelako jauntxo-andereño handietsiek), gaixo errukarriek, zenbat diskurtso sutsu bezain hutsal, zenbat eta zenbat eleketa txepel bezain luze, nozitu izan behar ez ote duten, hiriz hiri, herriz herri, harrera derrigorrekoa edo borondatezko ongietorria edo ustezko abegia egiten dietenetan! Ene, zenbat asperraldi! Horren inguruko bi anekdota polit kontatuko ditut, ezin ahaztuzkoak biak, arrazoi diferenteengatik. Behinola, […]
Uda betea heldu da, askok eta askok oporrak ditu, eguneko orduak luze doaz, aisialdian gaude… Famako dago, hauxe omen dugula irakurketarako garairik aproposena; famako dago, jendea amorratzen egoten dela uda noiz helduko leitzeari ekiteko; fama dago… Beraz, bada, zuk ere zure aisialdi luze gaurkoan aitzakiarik gabe zer irakurria izan dezazun, hemen emango dizut Mempo Giardinelli […]