Errege-erreginek (nahiz bestelako jauntxo-andereño handietsiek), gaixo errukarriek, zenbat diskurtso sutsu bezain hutsal, zenbat eta zenbat eleketa txepel bezain luze, nozitu izan behar ez ote duten, hiriz hiri, herriz herri, harrera derrigorrekoa edo borondatezko ongietorria edo ustezko abegia egiten dietenetan! Ene, zenbat asperraldi! Horren inguruko bi anekdota polit kontatuko ditut, ezin ahaztuzkoak biak, arrazoi diferenteengatik. Behinola, […]