Iker pisu koxkor batean bizi zen, Mirenekin batera, Gasteizen, biak ere estudioak ikastera joanda; Gernikatik neska eta Hondarribiatik mutila. Bien familiak zoriontsu bizi ziren, etxeko zoriontasuna horixe omen delako: senitartea bat egina, norberagatik biziki arduratua, baina familia eta norbera hiri diferenteetan bizi-ta… Ikerren etxekoentzat Miren ez zen pisu-kidea besterik, gastu-laguna; eta bien artean ez zegoen, […]