Duela ehun eta berrogei urte jaio zen, 1875ean, Prudentzio San Sebastian, «Soinu» ezizenez ezagutua, ala Bidasoako partean nola Espainia osoan ere. Miragarria bezain ikaragarria da gizon haren historia latza, nik hemen labur-zurrean kontatuko dudana, Hondarribiko festa-aldizkarian, «Soñu, el Robinsón del Bidasoa» goiburupean, aurten atera zenaren haritik. Donostiako ama-etxe batera jasoa izan zen jaio berri. Osasunez […]