HISTORIA ERDI BERRIAK >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

HISTORIA ERDI BERRIAK

Aspalditik zeukan ohitura Inozentziok. Aldirietako tren bat hartu behar izaten zuen bakanetan, ez liburu eta ez otxokoarto, El Jueves komiki-aldizkaria erosten zuen (asteazkenetan ateratzen den horixe bera, bai), eguneroko gure berripaperen gezur eta tristuren trukean. Hala, baita aurreko asteartean ere. Ordiziara zihoan, Zaldibian mondeju jana egitera bi lagun-zaharrekin; eta arestian aipatu errebista hartu zuen Irunen, […]

SOINU, JAIZKIBELEKO LEIZE-GIZONA

Duela ehun eta berrogei urte jaio zen, 1875ean, Prudentzio San Sebastian, «Soinu» ezizenez ezagutua, ala Bidasoako partean nola Espainia osoan ere. Miragarria bezain ikaragarria da gizon haren historia latza, nik hemen labur-zurrean kontatuko dudana, Hondarribiko festa-aldizkarian, «Soñu, el Robinsón del Bidasoa» goiburupean, aurten atera zenaren haritik. Donostiako ama-etxe batera jasoa izan zen jaio berri. Osasunez […]

ABADE BATEN BAINUA

In illo tempore, duela bederatziehun bat urte, bizi izan zen Bertzeoko Gontzalo, Errioxako lurretan jaio arren agian, euskaldun omen zena agidanez, batzuen ustetan. Donemiliaga Kukullan ikasi zuen, fraile eta mojen artean. Famatuak daude haren idatziak. Batetik, Andre Mariaren gorespenak (Milagros de Ntra. Sra., Loores de Ntra. Sra., …); bestetik, santuen bizitzak (Vida de Sta. Oria, […]

ZILARREZKO KUTXAREARENA

Iker pisu koxkor batean bizi zen, Mirenekin batera, Gasteizen, biak ere estudioak ikastera joanda; Gernikatik neska eta Hondarribiatik mutila. Bien familiak zoriontsu bizi ziren, etxeko zoriontasuna horixe omen delako: senitartea bat egina, norberagatik biziki arduratua, baina familia eta norbera hiri diferenteetan bizi-ta… Ikerren etxekoentzat Miren ez zen pisu-kidea besterik, gastu-laguna; eta bien artean ez zegoen, […]

octubre 2015
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031