ZAKURRA ETA PANTERA ETA TXIMUA >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ZAKURRA ETA PANTERA ETA TXIMUA

Behin, munduan beste gutxi bezala, eibartar bat Afrikara joan zen oporretara, bere zakurra bidai-lagun hartuta. Egunetako batean, zakur hori safarian alfer-ibilian zebilela, tximeleta handi gorri-beltz batzuk ikusi, giza-talde ingurutik ihes egin eta, jolaska-jolaska, galdu egin zen. Total galdu ere… Eta kale-zakur eibartarra, hara zer erremedio!, beharko hara-honaka ibili zer suma, oihan-zakur. Noraezean ipur-koloka zebilela, hara […]

GU BETI POZEZ, BETI ALAI

Atzo bezpera eta gaur San Sebastian eguna, hala bata nola bestea noiz edo noiz  denok ere ospatu izan duguna, irri eta pirri, xurrut eta purrut… Kontatzera nator kasu pare bat, Hondarribiko senar-emazte ezagunena, Juana Bixentarena eta Joxemarirena. Biak hondarribiarrak, sinesteak lanak baditu ere, kasualitatez. Kasu biak hilaren hemeretziko danborrada ondoren gertatuak dira; barregarriak bi-biak, bene-benetan. […]

MUSUEN LIBURUAN LAGUN BILA

Zeruan San Pedro eta konpainia zeharo harrituta omen daude azken boladan. Hara eternitaterako iristen zaizkien andre-gizonak, zaharrak eta gazteak, zuriak eta beltzak, ez omen dira kapaz (mendeetan orain artean bezala) elkarrekin hizketan natural hasteko; ez omen dira kapaz bata besteekin elkarrizketan ohiko gisan jarduteko, lagun berriak egiteko. Etsi-etsian, beren bi esku hutsei buru-makur begiratu: besterik […]

E-MAILARENA

Gizaseme langabe batek Microsoft enpresara jo zuen lan eske, orain gogoan ez dudan hirian. Bost axola hiriak. Komunak garbitzeko zen lan eskaintza. Idazkari-buruak egin zion elkarrizketa, baita proba batzuk jarri ere; eta, atzenean, baietz. —Egokia zara guretzat. Lana zeurea da. Egitekoa zuri emango dizugu. Beraz, mesedez, emaidazu zure e-maila. Hantxe adieraziko dizut zehatz-mehatz zein egunetan […]

enero 2016
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031