TXILIN-TXILIN. Hamabi apaizgai, munduan beste hamaikatxo bezala, betirako apaiztu nahi zutela-eta, azken proba gaitzean ipiniak izan ziren. Hara zer izan zuten gainditu beharrekoa: guztiak konbentu ondoko parkean jarrarazi zituzten larrugorritan zutik; eta behin ilaran jarriak zeudenean, neskatxa sexy exotiko ederrez hornitu batek sabel-dantza saioari ekingo zion, banaka-banaka, guztien aurrean, lizun-kizun, gori-guri; larru-hutsik hura ere, bistan […]
Azken hilabeteotan, siriarren (eta abarren) Europa alderako ihesean, sarritxo datorkigu notizia larriren bat, gertakari tristeren bat (itoa dela, gosea dela, hotza dela), mafiak eta mugak eta komeriak tarteko. Egunero badugu zerbait zirrara lazgarri: azal beltz-beltzaranak gorriak ikusten auzo-herri zurietan. Zirraragarriena eta latzena, ordea, izan da, iheseko zarraparra iskanbilatsu horretan, hamar mila haur eta gaztetxo hartu […]
Ondo egia da xaharrak ez omen dituela bere kopetako ximurrak ikusten askotan. Eta, xaharrago eta beharrago, neuk ere zerbait egin behar bada eta, Tolosara joan nintzen herenegun, inauteriak aitzakia, gure aspaldiko lagun zaharren arteko “emakundera”, emakumeen arteko bilera edo topagunera. Gaztetan bezala. Senarrari sano asko agindu nion gauerdirako itzuliko nintzela: «Ezagutzen nauzu; nik zer esan, […]
Hau omen da munduaren kreazio eta eboluzioaren historia, whatsappeko biblia modernoaren arabera… Hasieran Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Eta lurra azalorez, borrajaz, porruz, letxugaz, ziazerbaz, azaz eta denetariko barazkiz bete zuen, andre- gizonak elika zitezen, bizimodu osasuntsua izan zezaten. Eta ikusi zuen ona zela. Eta Satanas etsai makurrak McDonald’s sortu zuen; eta MacDonald’sek, Big Mac. Eta […]