Joan den igandean ere, egunero bezala, gosaldu ondorengo nire lehendabiziko lana, egunkari pare bat leitzea… Gipuzkoako Noticias hartu nuen bat. Eta, nire artean, erabaki nuen, zekarrena zekarrela, albiste-zutabe-artikulu sorta hartatixe atera behar nuela, halaz edo holaz, gaurko nire blogerako idazlana. Eta honatx. Lau nituen aukeratu, laurak azpimarraz josi, laurak bat bakarrera bildu. Bat. Irene Cormenzana. […]