Oilo batek behin gari ale mordoska bat topatu zuen. Auzoa jo, eta bildu zirenei esan zien: «Gari aleok ereiten baditugu, ogia izango dugu jateko. Zuetako nork lagunduko dit garia ereiten?». Eta «Nik ez, behintzat; hara bestea!» –esan zuen behiak. «Ezta nik ere; badut aurreragoko lanik» –adierazi zuen ahateak. «Ereiten lagundu nik…? Baita zera ere!» –furrustatu […]
Behin bazen atso-agure parea, antzina-gazte bikotea. Laurogeita hamaikana bat urte bazeuzkaten beteak, eta bazeramatzaten hirurogeitaka elkarrekin ezkondurik. Ez ziren, hala esateko, aberatsak; baina ondo bizi ziren beren neurrian, irinetan zuhur eta zahietan ero jokatzen, eta ez kontrara, garaiz ikasi zutelako. Pertsona adintsuak izanagatik, osasuntsu zeuden. Zergatik? Bada, andrea lehiatzen zelako beti ere sano jaten: koipe […]
Joan den igandean ere, egunero bezala, gosaldu ondorengo nire lehendabiziko lana, egunkari pare bat leitzea… Gipuzkoako Noticias hartu nuen bat. Eta, nire artean, erabaki nuen, zekarrena zekarrela, albiste-zutabe-artikulu sorta hartatixe atera behar nuela, halaz edo holaz, gaurko nire blogerako idazlana. Eta honatx. Lau nituen aukeratu, laurak azpimarraz josi, laurak bat bakarrera bildu. Bat. Irene Cormenzana. […]
Erositako prezioetan salduko dizut historia, neuk jasotako hitzetan kontatuko pasadizoa. Sinestea libre duzu; hor konpon. Ormaiztegin, Joxe deituko dugun gizon bat aspalditio ari da Irizar kooperatiban lanean; irabazi politak eginez, gainera, hilean hilean: beharra ozpin, ederra mozkin… Autobus berrien karrozerian ariki, txapista oso abilaren fama darama berarekin, enpresan bezala herri guztian ere: ona mutila berean. […]
Dublineko O’Connell kalean zebilela, aita Rafferty-rekin egin zuen buruz buru, halabeharrez, Donovan andereak. Nola da, bada, han ibaitik goraxeago Santa Maria Katedrala (Rotunda Hospital esaten zaio), ama-etxetzat ere erabiltzen dena; bada, haretxen parean, behean, Starbucks-en, River Liffey-ren ertzean. Aitak egin zion harridura onean diosala lehendabizi: —Egun on Jainkoak. Zu ez al zara orain bi urte […]