Egunotan hots handiz dabiltza hedabideetan bi idazleren izenak, gizenak: Cervantes Madrilen eta Shakespeare Londresen. Bata pobrea, Migel, betaurreko berriak erosteko ere sosik gabea, konde eta apezpiku jauntxo biren eskupeko bizi izandua urte askoan. Bestea aberatsa, William, egur eta adreiluzko etxandi hamar tximiniakoan bizi izandua, 52 urterekin behin (gehiagotan bezala) bapo jan, bapo edan, bapo erre, […]
Gipuzkoako Errenterian (Oreretan, nahiago bada), bi gizaseme izen-abizen bereko bizi izan ziren orain urte asko ez dela. Bi Joxe Perez, agidanez. Bata zen apaiza; bestea, taxista, gizon traste xamarra. Halabeharrak hala beharturik, jaio denak hiltzea zor baitu, bi-biak gau batean berean zendu ziren, mundu honetako lanak eginda. Doluak, hileta elizkizunak, lur emateak, sit ei terra […]
Bakoitza bere zoroak bizi du. Bada mendirik goienetan edo klaustrorik isilenetan xarmaren eta karmaren bila dabilenik. Hemen gurean, urtarriletik apirilera bederen, sagardotegia da santutegia, ezinbesteko er(r)omeria, derrigorrean bisitatu beharrekoa, astero ez bada bai gutxienez hamabostero, euskaldun sano izanenean. Hala, behintzat, ohitura lege, joan den ostiralean bertan joan dira hiru lagun (Hondarribiatik bat eta Irunetik bi) […]
Alimaleko protestak gertatu ziren, istiluka, oilo ogi-egilearen kontra. Auzoz auzo lehendabizi, herriz herri hurrena, mendiez alde batera zein bestera azkenik, lur eremu zabaletan. Haserreak ez zeukan akaberarik… Harik eta, halabeharrez, gobernuko fiskala ere partean sartu eta bere aldartea hartu zuen arte. Oilo gajoa bere aurrera ekarrarazi eta, batere gupidarik gabe, halaxe ipini zion auzia argi […]