Bere bizitza guztian herri koxkorretan baserriz baserri mediku lanetan ibili eta gero, erretiratzea erabaki zuen doktore aguretuak, berrogeita hamar urte aski urte bazela-eta edozein egitekotan; zer esanik ez erreka-bazter, baso-zulo eta muinoetako ibili etengabekoetan. Erretiratuenean, jakina, ordezko bat behar zuen nahitaez bilatu. Bilatu ez ezik, aurkitu ere laster egin zuen mediku berri gazte bizkorra… Paperak […]