Gaur arte ia denontzat erabat ezezaguna zen produktu exotikoa, modako ipini berri dute hainbat sukaldarik bal-bal: ‘mertensia maritima’. Denbora asko ez dela, Irungo Ficoba azokan, izugarrizko arrakasta izan zuen, agidanez. Landare hosto iraunkor honek zer duen bertute berezko eta banakorik? Ahor, bada: gordinik nahiz egosita nahiz ozpinetan kontserbatua jaten duzularik, ostraren ahogozoa, gustua, zaporea ematen […]