Zertako ikasi, ahanztekotz gero?, dio Imanolen kanta batek; eta zertako idatzi, ez leitzekotz gero?, dio bere baitan sarri idazle xehe adoregabetu askok; esanez bezala, alegia, nire idatzizko esana eta akerraren gauerdiko putza, hor-hor. Alabaina, zorionez, badira bestelako idazleak ere, ausart kementsu emankorrak, «zure adoregabe aldia bera da adorea duzun seinalea» predikatzen dutenak. Adibidez, Eduardo Galeano. […]