Eta dirutan elemenia eman zien enperadoreak bi pikaro tunanteei… Bi iruzurgileok ehun-gela bat antolatu zuten, palazioko tokirik ez eskasenean; eta lanean ari balira bezala jarri ziren bi-biak, ustezko makina josteko baten aurrean, fikziozko trajea egiten. Zeta finik finenak eta urre gorririk gorrienak eskatu zituzten josketarako (egiaz beren patriketarako). Orduekin batera, arratseko ilunak ere aurrera zihoazen […]