Hauteskundez eta hitzontzikeriakundez kokoteraino eginda oraintxe (zer arraio esan, gainera, dagoeneko esanda ez dagoenik ezer!?), kokoteraino eginda, beste albo batera begira jartzea erabaki dut gaurkoan, jaun-andere legebiltzarkide berriak eta zaharrak bazterrera utzita. Ez den-denak ere, seguruenera… Beste alde batera begira jarri naiz, hortaz. Batera eta bestera begiak eman eta… zer ikusiko?, eta abokatuak ikusi ditut […]