A.E.A.E. sindromea >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

A.E.A.E. sindromea

Gaitz zantzu berria igarri didate medikuek oraintsu. Zu oraindik jabe ez izan arren, zeuri ere agian nahi baino lehen iritsiko zaizu. AEAE sindromea deritzo; esan nahi baitu, Adinak Eragindako Arreta Eskasia, edo Ahaztu Egin Akordatzea Ere. Halakorik ez duzula egundo aditu? Bada, jakinean egon zaitezen, Jainkoak Moisesi Legea hamar manamenduetan egurrean zizelkatu zion bezala, nik […]

EGIONDOA

Eta zer arraio da egiondoa?, esango duzu arrazoiz. Egiondoa omen da (egiaren ondokoa, post-egia, post-truth ingelesez), Oxford hiztegiaren arabera, 2016.go hitz peto-petoa; egiondoa omen da (Brexit-aren eta Donald Trump hautatu izanaren harira), “herri-iritzia eratzerakoan, eragin txikiagoa izatea bene-benetako izate eta gertakariek, norberaren uste eta pilpirek baino”. Hots, objektibotasunak gutxiago inporta diola gustuko dugun iritzi-teoriak baino. […]

BOTIKARI BOTIKA

Bere hirurogeitaka urterekin ez zuen Joxek osasunean okerrik, inongo minik batere gabe. Hala eta ere, medikutara joateko eta joateko, esaka eta esaka hasi zitzaion andrea; egiteko osasun azterketa bat, Jainkoaren izenean!; bazuela-eta garaia, onean hartu behar zaiela-eta gaitzei aurrea… Beharko joan. Eta joan zen Joxe bere medikuaren kontsultara. Esana eta izana bi gauza dira, ordea… […]

SEI SEI SEI

Emakumeak urteko gainerako egunetan sei eurokoa baino faltsuagoak omen diren arren, gaur Emakumeen Eguna seinalagarria delako, batetik; eta, bestetik, babesik gabeko gizona sei numeroak sinbolizatzen omen duelako; bere-berez, basapiztiaren numeroa etorri zait atarira: 666. Hiru seiko nahi ditut, hortaz, hiru dozenerdiko sorta, solasean jolasean hemen seinalatu, seinalpetu, seilatu, zein baino zein zeinago. Mundua sei (6) […]

JENIOARENA

Senar-emazte gazte guapo bi jokora joan ziren Hondarribiko golfera. Ez ziren Don Markes de Hartuko Nuke eta Doña Markesa de Ezer Ez; ez, baina igualtsu. Zelaia hemen, zuhaitzak hor, zuloak han, ekin diote norgehiagokari gogotik… Toki hura ezagutzen duenak badaki, arbola-atze ertz askotan badela etxadia edota txaleta, zein baino zein galantagoa, aberatsenen palazioen irudi. Une […]

marzo 2017
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031