Orburuak, zainzuriak eta tipulinak aitzakia (esan nahi baita, alkatxofak, esparragoak eta porrutipulak), lau senar-emazte euskaldun peto-peto egon berri dira, beren bigarren etxeetako batean elkarbizitzen, bost egunez. Bost inporta dio non. Goizean jaiki, gosaldu eta martxa: zein periodikoa leitzera, zein oinez paseatzera, zein bizikletaz korritzera, zein autoz nora edo hara, zein etxea jaso eta erosketak egitera… […]