Orain dela aste bi eta erdi burutuagatik, oraindik ere hor dabil aurtengo Korrika Hamaika TBn herriz herri, tipi-tapa, tipi-tapa… Benetan martxan zen garaian, ETBtik bi herri-inguruk ninduten onez onean txunditu, demontretan: ahoa arra betean zabalik eduki ninduten, ardi ergela bezala. Sinesteak lanak baitzituen telebistatik ikusten ari nintzenak, lanak zituenez sinesten, baiki. Batetik, Nafarroako Zangozan, neska […]