Zenbat eta munduan mendeek aurrerago egin, orduan eta urte gehiago bizi da jendea; geroz eta zaharrago hiltzen garela, alegia. 2016an, hiru probintziotan hildakoen bataz besteko adina laurogei urtekoa izan bide zen; hamarkada bat lehenago baino ia lau urte gehiago, alajaina. Hori, batetik. Eta bestetik, iaz hemen ia hirurehun andre-gizon 100 urteak jota hil omen ziren. […]
Bidasoako mugaren alde biotan ez gabiltza supermerkatuen eskasian. Horietako batean, kutxazain neska gazte batek, egungo moda berdea dela-eta, kargu hartu zion atso bezero bati, esanez alegia, erosle bakoitzak bere zakutoa ekarri beharko lukeela ondo bidez, plastikozko poltsak ez direlako batere onak ingurumenerako; ekologia kakazten ari omen zela, kakazten oso. Atsoak, barkazio eske, aitzakia agertu zion, […]
Adunakoa naiz eta Maritxu dut grazia. Aspalditik. Baina nire bizian oraintsu arte Mari-izu beharko nuen izan izen. Izan ere, txiki-txikitatik ondo handitu arte, ohera sartu naizen aldiro, ate-leihoak ondo itxi, argiak itzali eta loak berehala hartu nauen arren beti, hirurak-laurak aldera esnatu egin izan naiz. Gauero gauero. Eta ez da hori txarrena. Txarrena handik aurrerakoa […]
Dagoeneko konturatuko zinatenez, ene irakurle zintzook, nire bloga diarivascon egon badago, asteazken goizeroko artikuluak ageri ageri dira; baina ez lehen bezala, ZABALIK saileko eskuin-buruko sarrera abantailatsu bista-bistakoan. Nonbait, agidanez, web gunea berritu, eraldatu, egokitu egin dute. Egokitu, auskalo nori zer; zergatik niri izorramen ederra eman didate, izorramen ederra eman didatenez, baiki. Badirudi galtzagorri deabruren bat […]