Jaun-andre politikariak oporretan direla, ez dut nik lan handirik hartuko. Handik eta hemendik jasoak, politikarien karietara (kausaz, motiboz) idatzi izan diren perlatxoak dakartzat gaur zure entretenigarri, solasean jolasean. Batzuk oso ezagunak, noski; besteak, auskalo. Ez niri galde ea egia direnik ere. Haiek eguzkia hartzen daudela, ea zuk atsegineko duzun ideia zaparrada hau. Lapur txikiak lepotik […]