Antonio Zavala S.I. jaun zenak ere, hauspoak bezala, atzea zabala baina mutturra txorrotxa… Haren merituak ez ditut dudatan jarriko, ez haren lan handien balioak gutxietsiko. Jainkoak guarda. Nolaz, bada, neu naizelarik haren testu zahar ederren zale amorratuenetakoa gazte-gaztetatik…!? Nolaz, bada, haren Auspoa liburuxka-sorta dudalarik kuttunenetakoa betidanik…!? Gauero ohean, loak hartu aurretik, beti irakurtzen dut zerbait, […]
Bat. Bi mutil koxkor futbolean, jokatzen ez baina, jolasten ari ziren Madrilgo plaza batean, lasai ederrean… Bat-batean, zer?, eta hara non erasotzen dion zakar Rottweiler zakur batek mutikotako bati. Besteak, burdin barra bat eskuratu suertez, burutik behera danba jo eta akabatzen du zakur madarikatua. Kazetari berriemaile bat tokatu zen parez parean ustekabeko, eta, zirri-zirri, idazteari […]
Jaun-andre politikariak oporretan direla, ez dut nik lan handirik hartuko. Handik eta hemendik jasoak, politikarien karietara (kausaz, motiboz) idatzi izan diren perlatxoak dakartzat gaur zure entretenigarri, solasean jolasean. Batzuk oso ezagunak, noski; besteak, auskalo. Ez niri galde ea egia direnik ere. Haiek eguzkia hartzen daudela, ea zuk atsegineko duzun ideia zaparrada hau. Lapur txikiak lepotik […]
Lehendabiziko “letrei” tankera hartzera iristen bazara, aurreneko hitzak ezagutzea lortzen baduzu, zure burmuinak beste gainerako guztiei ere igarri emango die. Ariketa harrigarria. Honako mezu edo dena delako hau ez da jolas bat soilik. Dirudienez, honako testu itxuraz narrastu hau deszifratzea zenbat eta gehiago kostatu, orduan eta hurbilago omen gaude Alzheimer zoritxarrekotik. Astindu garuna, laguna! 1P1N […]