Elkarrekin lagun joan berri dira lau jubilatu zahar oporrean hortik zehar. Laurak urtetan aurrera sartuak, baldinbaitere. Gazte emaneko uste osoan bikote biak, hala eta ere. Zaharrak ez omen ditu bere kopetako zimurrak ikusten; baina, «etxe zaharrak, itogin» dio gure esaera antzinako batek… Hala, lau lagunetako batek oinazea du beti belaunetan, bigarrenak min zorrotza sarri gerri-bizkarretan, […]