Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

URTEAK BADOAZ

Urteak badoaz, joaz-joaz; eta, joanean-joanean, gu ere bagaramatzate, eramanean-eramanean… Urte Berri, Urte Zahar, Martzelino praka zahar. Urte Zahar, Urte Berri, zoroek ere igerri… Urte askoan nahi badek bizi, oillokiñ lotâ ta txorikiñ jeiki… Urte Zaharra ondo bukatu eta Berria hobeto hasi… Eta beste hamaika ateraldi xelebre xahar badabil egunotan gure ahotan. Alfer-alferrik. Ni utz nazazue bakean, ilgora izan edo ilbera, ama ilargiarekin gau zurietan, lotara bidean atseginetan, datorren urte berriko ilunabarreko ilargiteetan. Guztietan.

 

Gaur berri-paper seriorik ez delarik inon, ez naiz nire honetan zurian beltz seriotan hasiko baboen moduan. Beraz, zerbait oroitze aldera, hona hemen atzo (Urte Zahar eguna) eta gaur (Urte Berri eguna) gure koadrilako zazpi lagunxar poxpolinok nola gabiltzan kantari eguerdian Sokoako “Eguzkilore” tabernan baxoerdi bana eskatzerakoan, aldian-aldian doinua aldatuz. Bat, “Gauza bat deklaratzen…”; bi, “Mando baten gañian…”; hiru, “Motibo bat nigana…”; lau, “Lagundurikan denoi…”. Eska eta kaska, zurrut eta purrut… Ez-dok-bost? Ba, akabo eta plost!

 

Adio Urte Zaharra

(tronpeta, bibolin…),

zatoz Urte Berria

(txistu ta danbolin…).

Hemen gaude koadrilan

zazpi bat poxpolin:

atera pintxo batzuk;

atera ba, jolin!,

txuri bat, lau Vivanco

eta bi txakolin.

 

Ugrrrte Begrrri gonnn, igrakurrrle…! Zagkurrrak zaunnngka ilarrrgiagri; ilarrrgiak beti arrrgi… Mmmuxu potttoolooo bannna: bppaaaa!!!

 

Bizargorri, 2020-01-01

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


enero 2020
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031