Duela hamar hilabete doi-doi jakin genuen, koronabirus malapartatu bat zela medio (artean izenik ere apenas genekien garaian), etxean itxian mantendu beharko genuela derrigor, konfinamenduan, beste inora gabe, auskalo noiz arte. Harrezkero, lehenaz gain, hamaika aldiz gehiagotan hasi ziren etxerik etxe sare sozialetako guaxap, txiste, bideo, iruzkin eta abarren abarrak. Trumilka…! Niri, guztietatik, bat geratu zait […]