Mandatari edo errekadista klase asko izan da euskal herrietako historian. Bat, esango nuke dela, herri-koxkor apartekoetatik, baserri sakabanatuetatik, hirira joan-etorrian, eraman edota ekarrian, zebilena (Abaltzisketatik Ordiziara, Orendaindik Tolosara, Araoztik Oñatira, Jaizubiatik Irunera…); bestea, berriz, hiritik aldirietara, inguruetara ibili ohi zena. Lehendabizikoari buruz lehen ere kontatua naiz nola zenbait herritxoetan agertzen zen etxeetara mandataria, mando eta […]