Mandatari edo errekadista klase asko izan da euskal herrietako historian. Bat, esango nuke dela, herri-koxkor apartekoetatik, baserri sakabanatuetatik, hirira joan-etorrian, eraman edota ekarrian, zebilena (Abaltzisketatik Ordiziara, Orendaindik Tolosara, Araoztik Oñatira, Jaizubiatik Irunera…); bestea, berriz, hiritik aldirietara, inguruetara ibili ohi zena. Lehendabizikoari buruz lehen ere kontatua naiz nola zenbait herritxoetan agertzen zen etxeetara mandataria, mando eta […]
Honako nire hiru bertsook abesteko, gaur San Sebastian eguna izaki, zein doinu hobea “Tarrapatatan danborra joaz” baino? (Bueno, barka, “Tarrapatatan bandoa joaz”; igualtsu dio…). Atzo bertan armairu zuloko maleta beltz pare bat hartu eta hango paper zaharretan topatutako bertso aspaldi-aspaldikoak dira; doinua bera bezain zaharrak; 1986tik 1988ra bitartekoak, agidanean… Garai haietan tabernetan (ke, hots eta […]
Duela hamar hilabete doi-doi jakin genuen, koronabirus malapartatu bat zela medio (artean izenik ere apenas genekien garaian), etxean itxian mantendu beharko genuela derrigor, konfinamenduan, beste inora gabe, auskalo noiz arte. Harrezkero, lehenaz gain, hamaika aldiz gehiagotan hasi ziren etxerik etxe sare sozialetako guaxap, txiste, bideo, iruzkin eta abarren abarrak. Trumilka…! Niri, guztietatik, bat geratu zait […]
Ezkonberri xamarretan… Saltoki gune handi batean orduak daramatzate biak jira-biran. Halako batean, andrea ohartzen da senarra falta zaiola. Haserre, sakelakoa hartu eta deitzen dio, ea non demontre dabilen, dedio…! Eta gizonak: «Gogoan al duzu orain urte gutxi hementxe bisitatu genuen bitxi-denda, zuri hainbeste gustatu zitzaizun diamantezko eraztun harena, orduan guk iritsi ezin eta egunen batean […]