Orain dela 36 urte, gaurko egunez juxtu, 1985eko otsailaren 10ean, atera ziren argitara lehendabiziko aldiz bertsook, ARGIA astekari historikoan, 1047. zenbakian. Honela zekarren: «Bertso hauek “Arruko” ezizenaren pean aurkeztu zituen Itxaro Bordak ARGIA Bertso Paper Txapelketan». Baina ez, prefosta: nik eginak ziren bertsoak; eta “Arru” gure ama zenaren jaiotetxea da, Zaldibian… Geroztik, “Hatsaren Poesia” olerki bilduman atera zizkidaten, 2017ko sortan…
Batetik, egunotan, errekatxo itzaletan eta oihan hertsietan, txoriak habiak egiten hasteko prestatzen ari diren honetan; bestetik, gure ama Mariana Iraola zenak 101 urte bete berri-berri izango zituzkeen honetan; eta, gainera, nola biak hirua abian, egoki bezain apropos datoz bertsook hirugarren aldiz, blogaren zaldian. KONTXEXIRI doinuan kantatzekoak dira: «Maite bat maitatzen det…». Konparazio baterako: uso-ama eta usakumea, ama eta ni; habia, haurtzaroa; lehen hegada, gaztaroa; aldegin eta ahanztura…; mutu izanaren damua, ama!
usoek kabi; umeak jaio;
zenbat lasto ta adar xehe haz daitezen pitinka
mokoz ekarri zenbatxo saio
ardura zintzoz! hain goiz jaikia!
Hantxe aita-amek elkarri mintzoz Lumak badatoz, baina jakia
nolako festa! zein zaila lortzen!
Une hoietan dena erraz da, Ta denentzako ez bada sortzen,
arina zama… ttikiei dana…
Zutaz oroitzen ari naiz, AMA. Zutaz oroitzen ari naiz, AMA.
lehen hegada, astinduz gero,
begirunez zaindari harat-honat artega
inor ez bada doa goizero,
baten ondoan; norat ez daki;
itsumustuka ezin ba joan oihana, berriz, sakon izaki,
oihanik oihan. zenbat endredu!
Usakumeak zelatan goian Norbaitek bista halere erne du,
hegazti dama… kontu darama…
Zutaz oroitzen ari naiz, AMA. Zutaz oroitzen ari naiz, AMA.
basoan barna argia gose,
kurruma eta algaraz tontorrez gain kanpora
nolako xarma bidaia luze
uso jareak! egun osoko.
Ezagun ditu zepo-sareak, Zenbat atseden ta zenbat joko
trabarik ez du; lagunen jiran!
bere jolasez oi zeinen prestu, Pena bakarra horren segiran
ona du fama… pasa izana…
Une haietan non zinen, AMA? Une haietan non zinen, AMA?
janez oparo, ur bila arratsez,
bildots, muxal antzera mokoan gorgoil eta
denok abaro plis-plas hegatsez
epelen bila… a ze jolasak!
Linburkerira presta dedila Kotan jarririk gure gau pasak
gazte pertxenta, lagun artean!
ahopeko hitz xamurren benta Ezinbesteak jo bitartean
itzal emana… hor konpon dana…
Une haietan non zinen, AMA? Une haietan non zinen, AMA?
ama maitea;
aldegin nizun garaiz,
lasa zaitea,
hemen naukazu.
Nahiz egin ez dizudan kasu
hainbat urtetan,
besterik ez-ta, bertso kantetan
nator zugana:
bihotz mamitan zaduzkat, AMA!
Bizargorri, 2021-02-10