Egunotan ari da urtebetea betetzen, astea gora astea behera, izurri gaiztoak jo zigula; koronabirusak. Eta, mendez jakina denez, gaitzak aiseago dira etortzen, joaten diren baino. Mina, beti ere, zaldiz ohi delako heldu eta oinez aldendu… Ondoezik, aldarte txarreko, motel-maskal, buruko minez, arnas bide onik ezean larri gorrian jarrita, gauza onik ez da. Osasuna omen delako […]
Behin adin batera ezkero, gauza jakina da sasoiak ihes egiten digula. Ez dago dudarik horretan, xahar-ajeak bistakoak dira-eta beti. «Etxe zaharrak, itogin». Ukaezina da, ordea, beste atsotitz honek dioena ere: «Zaharretara guziok iritsi nahi, baina zahartu inork ez». Lehenago gure aurreko atso-agureak pasatako eta jasandako gorabeherak guri dagozkigu orain, erremediorik gabe; guri, dagoeneko lepoa urtez […]
Orain dela 36 urte, gaurko egunez juxtu, 1985eko otsailaren 10ean, atera ziren argitara lehendabiziko aldiz bertsook, ARGIA astekari historikoan, 1047. zenbakian. Honela zekarren: «Bertso hauek “Arruko” ezizenaren pean aurkeztu zituen Itxaro Bordak ARGIA Bertso Paper Txapelketan». Baina ez, prefosta: nik eginak ziren bertsoak; eta “Arru” gure ama zenaren jaiotetxea da, Zaldibian… Geroztik, “Hatsaren Poesia” olerki […]
Atertu gabe ari zaigu euria asterik aste, zuztarrak usteltzeraino kasik; eta atertu ezineko kontua da naziorik gabeko herrien atarramendu motzarena ere. Irlanda Eire bera ote den ingelesez, Corse Korsika egiazkoa ote den frantsesez, Cataluña Katalunia zin-zinez ote den espainolez… Eta abarren adarren luuuzea; geure kasua barne, jakina. Bestalde, berriz, hautsak harrotu beharko zituzketen Juan Luis […]