Ilargi bete-betearekin, igandean Miren Amurizak eta Maialen Lujanbiok “Hitzetik hortzera” programan argazkietatik bertsoetara dagoen bidea egin zuten bezala, guk hiru laguntzar ormaiztiarrok (Joxe Mujika, Gurutze Irizar eta Jexux Tellerikoak), argazkietatik aspaldikoetara egin genuen salto gaur zortzi, miresmen betezko aurpegiarekin, Angel Elorza lagunak martxoaren 17tik maiatzaren 9ra bitartean prestatutako Ormaiztegiko etxe zaharren (berrituen) erakusketarekin. Erakusketa zubi […]
Azken estatistikek diotenez, gaur egungo biztanleria gure munduan zazpi mila zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi milioi lagunena omen da, gutxi gorabehera. Hau aipatu orduko, gehienoi burutik pasatzen zaigun inpresio edo irudipen edota zirrara bakarra honako hauxe besterik ez da: ño…, hau jendetza! Ordea, lurbira guztiko 7.777 milioi pertsona horiek 100eko bakarrean laburbilduko bagenitu eta, ondoren gero, […]
Egunero-egunero bizpahiru periodiko irakurri eta hiruzpalau teleberri ikusten dituena begi-luze eta aho-zabal egoten da beti ere, zer-nolako notiziak, nondik eta norengandikoak, ote datozen. Zer esanik ez, norberaren interesa su-pizten duten horietakoak direnean. Egunotan, besteak beste, adi eta zurt eduki nautenak bi izan dira notizia edota iruzkina. Notizia barra-barra ibili da noski lurraren lau hegaletara: hau-ta-hori-ta-hura; […]
Aspaldi gazte izanok, zilartutako ile eta bizarrekin gabiltzanok, mira irizten diegu gure garai bateko afariei. Hamaikatxo egindakoak gara. Ostiralero bagenuen bat lagunartean, batean ez bazen bestean. Eta ondorengo kontuak eta kantuak eta mus-aldiak… Akabatu zen ohitura zoragarri hura, akabatu zenez… Zahartzea deabruak hartzea omen da; ez beti-beti bete-betean; bai, ordea, parte haundi batean. Afari haiek, […]
Egunotan bost leihotatik iritsi izan zait Ertzaintza derrigorrean ikusi eta begiratu beharreko zeregina. Han-hemengo manifestazioak eta asteburuetako kale-zurrutak alde batera utzita (eta haien zaintza, noski), hor daude aurtengo LEP deituak, Lan Eskaintza Publikoak, zazpiehun eta berrogeita hamaika euskal-polizia edo udaltzain berrirentzat. Baita, hori dela eta, sarean kuskuxka ikusi ditudan informazioak ere (ia denak gaztelaniaz; baldintza […]