Aspaldi gazte izanok, zilartutako ile eta bizarrekin gabiltzanok, mira irizten diegu gure garai bateko afariei. Hamaikatxo egindakoak gara. Ostiralero bagenuen bat lagunartean, batean ez bazen bestean. Eta ondorengo kontuak eta kantuak eta mus-aldiak… Akabatu zen ohitura zoragarri hura, akabatu zenez… Zahartzea deabruak hartzea omen da; ez beti-beti bete-betean; bai, ordea, parte haundi batean. Afari haiek, […]