Ezagunak eta aipatuak izan ziren oso Madrilen, XIX. mendearen azken hondarretan, Emilia Pardo Bazán eta Benito Pérez Galdósen arteko ibiliak eta amodioak (a ze nolako karta zorrotz bero mordoa bidali zioten elkarri…!); baina hori guztia bezain aipatua eta ezaguna izandu zen ere bien arteko muturkeria eta herra. Nolako Peru halako Mari…. Behin, biak ere xaharkitu […]
Gaurkoan lau pasarte barregarri, edo istorio graziazko, ekarriko dizkizut honako honetara, irakurtzen (ere) dibertitzerik ba ote dagoen probatze aldera. Alerik ere ez da neuk asmatua. Denak hor airean dabiltzanak dira. Emailez edo whatsappez jasoak ditut, izuz jasaten ari garen pandemia aldi luuuze aspergarri honetan. Zuk irakurri… Eta gero esan ea, pittin bat bederen, dibertitu zaren. […]
Alde batetik, negu garaitik udaberrira sartu garen honetan, esan beharra dago erlauntz edo erle-etxeetan erreginak, bertan ezti-goxo egonak, bixkortu direla neguko egonaren ostean eta laster ipiniko dituztela erlamandoak (erle ar alper iletsu gizenak) aztoraturik eta erle langileak (lore-nektarra biltzen duten eme antzuak) lanean, burrundaran. Hasi direlako naturan landareak loratzen. Beste alde batetik, berriz, azken egunotan […]
Hamaika eta bat gehiago kontu dabilen arren gure bost periodikoetan (pandemia eta txertoa, Reala eta Athletic, Aberri Eguna, Euskal Herriko Itzulia, auto berrien salmenta urria, sukalderik gabeko etxebizitzen moda modernoa, bolatokien berrindartzea eta abarren abarra…), gaurkoan nahiago dut nik geure muga peripetraletatik kanpora atera eta Madril-Malagara jo, Rocio Carrasco (gaixua!) eta Antonio David (gaiztoa!!!) aipagai […]