Gauza bat, zernahi, arruntik sinpleena delarik ere, zer-nolako-moduko-gisako ote den adierazten hasten garenetan, sarri askotan behintzat, korapilatu egiten gara alferrikako hitz anabasan. Hitz eta pitz, hutsean eta putzean. Zehatz eta mehatz nahi dugu definizio on bat aurkitu, osatu, burutu eta eman, luuuze alferrik jardunez, erantzuna begien bistakoa denean… Zernahiren definiziorik onena baserritar batek eman diezaguke […]