>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ANTZINA ARRANTZAN

Ni jaio nintzen garaitsu hartan gertatu izan behar zuen, joan den mende erdialdera. Artean martxan zebiltzan bapore zaharrak, tuku-tuku…! Ikatzezko bapore haietan argi elektrikorik ez, eta ontzigaineko lanak ilunpetan egin behar izaten ziren. Gauez, baldinbetan!

Ardoran zebiltzan batean, sekulako hotz gogorrarekin, egunari berea eman eta antxoa asko atzeman zuten. Arratsean patroia txoil kontent zen, eta sukaldariari agindu zion presta zezala kafe bero goxo piloa ontzi-lagunentzat, ondo merezia zutela eta. Gau iluna zen itsaso zabalean. Sukaldariak eltze handian ipini zuen ura irakiten. Kafe ehoa bota zion lehenbizi; gero, azukre mordoa; azkenik, rona eta rona, ez gutxi. Majo edan zuten mutilek, ziplo garbitu arte eltze ipurdia. Altza porru…! Artean portura iristeko mila batzuk falta eta, ordu txikietan, barrenak apurren bat berotuta, kamainetara erretiratu ziren, lo ezean ere, atseden bederen hartzera.

Eguna urratzearekin batera, tuku-tuku!, hara lehorra bistan. Portua, etxea. Marinelak atera dira ontzigaineko goiz argitara eta, ai ene bada: den-denek aho-bueltan zer?, eta orban gorri zikin itsusia! Larritu ziren, gaitz latzen bat zutelakoan… Harik eta jakin zen arte, sukaldariak, potoz deskuidatuta, kafea ez baina, piper hauts gorria bota ziola eltzeko ur irakinari. Marka da, gero!

(Constantino Virto hondarribiarrak ARRANTZALEAK liburu eder berrian dakar etxoa. 40. eta 50. hamarkadako baxurako arrantzaz ari da: orduko kostako lan bizitzaz, arropaz, eskolaz, ontziez, tresnez… Liburu interesgarria. Bejondeizula, Virto. Ondoren heldu diren egunotan, berriz, JAIAK ONDO PASA, Hondarribia!).

Bizargorri, 2012-09-04

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


septiembre 2013
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30