>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

HITZ EGIN

Joan den larunbatean orriotantxe zera zioen, besteak beste, Eli Tolaretxipi idazle donostiarrak: «Iruditzen zait hizkuntza dela gizadiaren asmakizunik handiena. (…) Baina, zergatik hitz egiten dugu? Zertarako!?». Airean eratu galdera horien harira, historia bat datorkit gogora. XVIII. mendean, Prusiako errege handi (filosofo, musikari, estratega militar, masoi, …) izandako Federiko II.ri lotu izan zaio gertakaria. Batzuen iritziz, historia apokrifoa (alegiazkoa, gezurrezkoa) da; haurren garapenari buruzko testuetan, ordea, maiz aipatzen da hitzaz eta mintzaz ari direnean.

Federiko errege handi horrek jakin nahi zuen, nonbait, ea zein hizkuntza garatuko ote zuten behin ere hizkuntzarik batere entzun gabeko haurrek. Bere ustez, hebreera hitz egingo omen zuten inolaz ere; testamentu zaharreko hizkuntza, alegia. Probatu egin nahi izan zuen gizonak nola edo hala, eta ideia gaitza jaio zitzaion buruan: bazterretxe batean ume gorri batzuk, ez dakigu zenbat, ipini zituen eremu itxian bizitzen. Kukuak aldrebes jo zion hari ere; aldrebes jo zionez, kuanto, kukuak.

Hainbat begiraleri agindu zorrotza eman zitzaien: umeak gobernatzeko, jazteko, elikatzeko; baina, hori soil-soilean; abandonatzeko beste gainerako guztian; gainera, hitz gabetzeko: umeen aurrean hitzik ez ateratzeko sekula ezergatik, mutu mantentzeko beti. Hala eginik izango zuten… Handik ez dakigu zenbat denborara, notizia latza heldu zitzaion Federikori: haur errukarriak hil egin omen zirela banan-banan denak. Hitzik ezean ez da jolasik, ez irririk, ez harremanik, ez deus. Horra, beraz, Eli, zergatik eta zertarako hitz egiten dugun: bizi izateko.

Bizargorri, 2013-11-13

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


noviembre 2013
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930