Senar-emazte gazte guapo bi jokora joan ziren Hondarribiko golfera. Ez ziren Don Markes de Hartuko Nuke eta Doña Markesa de Ezer Ez; ez, baina igualtsu. Zelaia hemen, zuhaitzak hor, zuloak han, ekin diote norgehiagokari gogotik… Toki hura ezagutzen duenak badaki, arbola-atze ertz askotan badela etxadia edota txaleta, zein baino zein galantagoa, aberatsenen palazioen irudi. Une […]
Argi bat piztea hobe da, iluntasuna madarikatzea baino. Eta ni gaur hemen gure zorigaitzeko azken gerra madarikatzera ez baina, argiontzi txiki bat piztera nator, eta deiadar egitera, Kandido Saseta Hondarribiko seme zenaren goraintziz eta omenez, egia ez delako sekula ere zahartzen. Bihar beteko dira, izan ere, laurogei urte Asturiaseko Areces herrixkan hil zutela, gerran; bera […]
Hondarribian gorabehera kezkagarriak dira aspalditxoan, aireportua dela medio; luzatu beharra dagoela, moztu egin behar dela, segun zeinek zer zergatik zertarako nahi duen. Komeriak dira hemen, zera! Luzatuenean, zenbait etxe eta lur-sail, akabo; moztuenean, berriz, lanpostu eta hegaldi batzuk, kito, fini, kaput. Azkenaldiko Londreserako bidaia sarriak, esate baterako. Hori guztia, halere, nire gaurko harilaren hari muturra […]
Hamaika ikusteko jaioak omen gara… Hamaika ez ezik, baita ehun eta hamaika ere, alajainkoa. Eta horretarako, gureak geuretzat gordeta, Espainia barrabas auzoa dugu lekukorik lekukoena, adierazgarriena. Soberanoen soberakinak, gobernuaren gobernu-azioak, ministroen siniestroak, diputatuen diputapenak, zinegotzien zin-ego-utziak… Ez dira kontu berriak. Duela ehun eta hamaika urte Muñoz Seca zenak atera zuen honako sainete hau erdaraz, nik […]
Arratsalde on, Mariano. Gaur jaso dugu zure gutuna emazteak eta biok, adierazten diguna, erretiro saria, pentsioa, ehuneko 0,25 euro areagotu zaigula. Eta ez dut astirik galdu nahi zuri, On Mariano Rajoi jaun horri, eskerrak eskerren gain ematen hasteko. Izan ere, badakigu ziur, zain eta muin lan egin duzula, goiak eta beheak joz, guri bioi halako […]
Goizero-goizero, tabernako nire betiko txokoan kafe baten aitzakian egunkari pare bat irakurri ondoren, Euskadi Irratia entzun zale izaten naiz eguerdi artean gero, sukaldeko egitekoetan. Egunotan bi notizia apartu nahi nituzke, besteak beste: egunkarietako berrietatik ikusia bata, aurtengo negualdiko gripearen zitalarena (gogorra omen datorrena, zaharrengan eragin makurra omen duena, zaindu beharra omen dagoena…); eta irratiko berriketetatik […]
Aurreko batean, egunero bezala, Anjel Lertxundik bazka gozoa zekarren BERRIAko bere letra-larre motzean. Gipuzkoarron elkar ulertu ezinaz mintzo zen eta, bidez, bizkaitarren efikaziaz: beste kasta bat omen dute haiek, zera…! Eta amaitzen zuen kontatuz, orain bi mende ez dakit zein baserritar bizkaitarrek auskalo zein musikariri esan omen ziola hala: «Giputzak, buru arinak; “kiputza” esaten zaiolako […]
Euskal herrian aitoren seme-alabak bezala, atzerrietan existitu izan dira, eta oraindik ere badira, nobleak: duke-dukesak, markes-markesak, konde-kondesak, baroi-baronesak… Noble dobleak bezain jator satorrak gehien-gehienean. Londresetik datorkit notizia, gure alaba txikiak handik ekarria berriki. Agidanez, Wiltshire konderriko landa gaztelu batean, Ingalaterra hegoaldean, gertaera xelebre barregarria gertatu berri da zinez benetan; eta ahoz aho dabil haren hotsa, […]
Urte Zahar egun joan berri denean gertatu bide da; zu zeu bizi zaren aieka (gune, eremu, zona) horretatik oso gertu gertatu ere. Urte Berri egunean ere, beste hamaika halako gertatu omen da han-hemen. Baina ez nago ni denak kontatzeko. Zeure zona (eremu, alde, aieka) horretan pasatua kontatuko dut, oraindik enteratu ez bazara, zozo hori (antton, […]
Atzo hamabost, Santa Luzia egunean hain zuzen, lepo-ondo ederreko bilbotar gizaseme puztu tentea tokatu zitzaigun, eguerdiz, gure auzoko Eguzkilore tabernan, zerbeza bat hartzen. Halako batean, telefono deia izaki, atarira atera zen, sakelakoa belarrira erantsita, gogoz eta beharrez… Laster asko, barrea zeriola sartu zen ostera, eta zerbitzariari tabernan geunden guztioi erronda berri bat ateratzeko esan zion, […]