Jaun larri batek (gizaseme adineko batek, alegia), hezur eta haragizko mundualdi honetan urte gutxi aprobetxa zitzakeela-eta, elkarte nudista batean eman zuen izena. Batetik, kuriositate hutsez, mundu ezezagun bat ezagutze aldera; eta bestetik, emozio berrien zale zebilelako atzenaldian… Zaharra izan arren, nobedadeak nahi, bada. Garesti zegoen oso sozio egitea; baina, diruak, nork irabazi, berak iragazi; zer […]
Atzo, Santa Luzia, egun guzia; eguna motza eta gaua luzia. Orain berrehun eta laurogeita bederatzi urte bezala… Orain hogeita hamabost urteko gisa berean…Hi heu ez haiz oraingoa, txokilio; ezta Santa Luzia feria ere. Ezkio-Itsaso azpian, Santa Luzian, ospatzen zuan zazpi egunez alimaleko feria-festa antzinako hori. Litxarreria libre, lizunkeria lizentzi eta liskarra libertimendu, gotzaiak haserretu zituan […]
Hemen hauetan aspalditik ez da judurik agerian ikusten; hemen hauetan, noiztik ez da judutarrik aitatu ere egiten! Baina, hala eta ere, judu erraturik badabil oraindik ere munduan; judutar guztiak ez daudelako munduan aberats, judu guztiak ez daudelako dagoeneko Israeleko habian… Judio jaio batzuk oraindik badabiltza euskal herrietan ere, ttirriki-ttarraka, han-hemenka, behartsu, ezkutu-gorde disimuluzkoan, direlakoan-eztirelakoan… Gauza […]
Gure alaba zaharrenak hamabost urte bete ditu, atzo. Ume-umetatik bezala, aurten ere afari-merienda moduko bat prestatzen lagundu genion, lagunartean atseginetan egon zedin, jaten-edaten eta kontuak esaten… Atzo arratsean egina dute festa, geure etxepeko soto dotore atonduan. Litxarreria franko eta zurrut eta purrut, ase ederrik eginik izango zuten, noski… Ilunabar goiztiarrarekin gonbidatuak banan-banan ailegatu orduko, gogoak […]
Hala atsoak nola agureak ere inork uste baino maizago eta aixago dabiltza airean, aireplanoan, munduan batetik bestera; eta, arabera berean, inork uste baino komeria gehiago gertatzen zaizkie, doazen tokira doazela. Ez da erraza jakiten haien ibileren berri. Nik txiripaz izan dut gertaera pollit baten notizia, eta ez daukat niretzat gordetzeko. Herritar batek esan dit ez […]
Hilerriak edo kanposantuak azaroko lehen egunetan, usoak urriko hego-haizeetan bezala dira: notizia beti. Zer esanik ez aurten. Gasteizen, gazte koadrilaren batek botila-tzarren batean azioa egin omen duenekoa; Iruñan, ezezagun batzuek hilobiak profanatu omen dituztenekoa; Donostian, baten batek tabernakuloa eta kustodia bere lekutik atera eta bota omen dituenekoa; Bilbon, hileta koroak, beren zinta eta guzti, hilobietatik […]
Bergarako Angiozarren, Altuna baserrian, zazpiehun olibondo aldatu omen zituzten 2009an (eguteran, zer esanik ez), eta olio ehundik ehunean gipuzkoarra ekoizten omen dute gaur egun. Ez dira, noski, gure probintzian lehenak, ezta bakarrak ere, egiteko horretan: Hondarribiko Beko Errota, kasu; baina, hori beste kontu bat da. Gauza da, ari direla olio berde usaintsuaren egintzan, eta bejondeiela […]
Basetxeko nagusi Jones jauna zen, duela franko urte. Gizaki mozkor zakila izaki, itsusi egin zuen bere lana, bera nagusi bakar zakar beti. Zerri zahar jakintsu bat bazen bertan, ordea; eta animalia errukarri guztiei eragin zien errebelatzera, basetxea beraiek gobernatzera. Baldintza batekin, baina, beti ere: den-denak berdin-berdinak izatekotan, zazpi lege, arau edo agindupean: «Bat, bi hanken […]
Notizia zabal dabil egunotan gure probintzian: Trafiko Zuzendaritzak, iaz, lau miloi eurotik gora harrapatu (bildu, jaso, xixkatu) omen zituen, Gipuzkoan bakarrik, gehiegizko abiaduraren kariaz, kausaz. Hirurogei mila auto-gidari baino gehiago izan omen ziren radar finkoez nahiz ibilkorrez zepoan hartuak; ehun eta hamabost mila bostehun eta berrogeita hiru isun jarriak… Beraz, beste horrenbeste multa gure etxeetara, […]
Handik eta hemendik, bizitzaren errotak programatuta, hogei bat urteko hainbat mutil lagun bildu ziren behin, eman dezagun Gipuzkoako Goierrin, Ormaiztegin, familiak, lanak eta patu ez-beti-putak hartaratuta. Non elkarrekin ospatuko, non elkarrekin afalduko…? Eta erabaki zuten, guztiak ados, Lierniko Mujika jatetxera afaltzera joatea, handik gero, gau pasan, Zumarragan ez bazen Beasainen, parranda egin zezaketelako, «gazte eta […]