>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

BOST

Gaur, maiatzak hogeita bost dituenean, bost pazientziaren beharrean zara, ondoren aurki datozkizun egunetarako. Bost gau ilun eta bost egun argi baitatozkizu, elkarren segidan, zein baino zein enparagarriago, higuinago eta nazkanteago. Sentidu korporalak bost diren arabera berean, bost zangotako zaldiak korri ezin… Bihar bertan, aspaldiko plan eta proiektu, zeure langela edo liburutegia duzu atakatzeko asmoa: paper […]

ONDO BIZI : HORI LEHENDABIZI

Paulo Ubiratan doktore jauna, Brasilen, Porto Alegreko Ospitaleko Mediku Zuzendaria duzu. Hala da. Aurreagoko batean, denbora asko ez dela, aditua izaki, elikaduraz eta kirolaz elkarrizketa egin zioten bertako telebistan. Hautsak harrotu zituen, nonbait. Hona hemen, beste askoren artean, zazpi galde-erantzun benetakoak. Galderak, ohiko arruntak; erantzunak, ostera, gogoangarriak. Halaxe da; ikusi bestela. Bat. Ariketa kardiobaskularrak bizitza […]

JUAN BASURKOREN LAU BERTSO

Juan Basurko Ansola (Hondarribia, 1890; Irun, 1957) euskal idazle izan zenaren lau bertso zahar eder iritsi zitzaizkidan duela urtebete eskutara, mirariz edo txiripaz. Haren eskuizkribu baten fotokopia da, letra txukun dotore argiz idatzia, «BETOR PAKEA» goiburu edo titulua duela. Data Ilbeltza 1947 dakar, eta sinadura Juan Basurko. Tituluaren ondoan, honako ohartxo hau ageri da: «Orain […]

DOKTOREA ETA DOTOREA

  Urte askoan medikuntzan jaun doktore gogotik ibili ondoren, jubilatu zen gizona. Jubilatu eta aspertu, dena bat-bera harentzat: aspertu egiten zela gizona, ezeren martxarik ezean, aspertu! Beraz, eguna joan eta eguna etorri alferrik eta ezerezean, kontsulta pribatua zabaldu zuen bizi zeneko auzoan bertan, honako kartel xelebrea atariko atean jarrita: “Ondo dakien doktore jubilatuak hain justu, […]

ALOS, LASTUR eta SASIOLA

Egunotan hots handiz dabiltza hedabideetan bi idazleren izenak, gizenak: Cervantes Madrilen eta Shakespeare Londresen. Bata pobrea, Migel, betaurreko berriak erosteko ere sosik gabea, konde eta apezpiku jauntxo biren eskupeko bizi izandua urte askoan. Bestea aberatsa, William, egur eta adreiluzko etxandi hamar tximiniakoan bizi izandua, 52 urterekin behin (gehiagotan bezala) bapo jan, bapo edan, bapo erre, […]

LURREAN BEZALA ZERUAN ERE

Gipuzkoako Errenterian (Oreretan, nahiago bada), bi gizaseme izen-abizen bereko bizi izan ziren orain urte asko ez dela. Bi Joxe Perez, agidanez. Bata zen apaiza;  bestea, taxista, gizon traste xamarra. Halabeharrak hala beharturik, jaio denak hiltzea zor baitu, bi-biak gau batean berean zendu ziren, mundu honetako lanak eginda. Doluak, hileta elizkizunak, lur emateak, sit ei terra […]

SAGARDOTEGITIK

Bakoitza bere zoroak bizi du. Bada mendirik goienetan edo klaustrorik isilenetan xarmaren eta karmaren bila dabilenik. Hemen gurean, urtarriletik apirilera bederen, sagardotegia da santutegia, ezinbesteko er(r)omeria, derrigorrean bisitatu beharrekoa, astero ez bada bai gutxienez hamabostero, euskaldun sano izanenean. Hala, behintzat, ohitura lege, joan den ostiralean bertan joan dira hiru lagun (Hondarribiatik bat eta Irunetik bi) […]

OILOAREN FABULA MODERNOA (eta II)

Alimaleko protestak gertatu ziren, istiluka, oilo ogi-egilearen kontra. Auzoz auzo lehendabizi, herriz herri hurrena, mendiez alde batera zein bestera azkenik, lur eremu zabaletan. Haserreak ez zeukan akaberarik… Harik eta, halabeharrez, gobernuko fiskala ere partean sartu eta bere aldartea hartu zuen arte. Oilo gajoa bere aurrera ekarrarazi eta, batere gupidarik gabe, halaxe ipini zion auzia argi […]

OILOAREN FABULA MODERNOA (I)

Oilo batek behin gari ale mordoska bat topatu zuen. Auzoa jo, eta bildu zirenei esan zien: «Gari aleok ereiten baditugu, ogia izango dugu jateko. Zuetako nork lagunduko dit garia ereiten?». Eta «Nik ez, behintzat; hara bestea!» –esan zuen behiak. «Ezta nik ere; badut aurreragoko lanik» –adierazi zuen ahateak. «Ereiten lagundu nik…? Baita zera ere!» –furrustatu […]

ZERUAN BERRI ONAK

Behin bazen atso-agure parea, antzina-gazte bikotea. Laurogeita hamaikana bat urte bazeuzkaten beteak, eta bazeramatzaten hirurogeitaka elkarrekin ezkondurik. Ez ziren, hala esateko, aberatsak; baina ondo bizi ziren beren neurrian, irinetan zuhur eta zahietan ero jokatzen, eta ez kontrara, garaiz ikasi zutelako. Pertsona adintsuak izanagatik, osasuntsu zeuden. Zergatik? Bada, andrea lehiatzen zelako beti ere sano jaten: koipe […]

marzo 2024
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031