Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

E-MAILARENA

Gizaseme langabe batek Microsoft enpresara jo zuen lan eske, orain gogoan ez dudan hirian. Bost axola hiriak. Komunak garbitzeko zen lan eskaintza. Idazkari-buruak egin zion elkarrizketa, baita proba batzuk jarri ere; eta, atzenean, baietz. —Egokia zara guretzat. Lana zeurea da. Egitekoa zuri emango dizugu. Beraz, mesedez, emaidazu zure e-maila. Hantxe adieraziko dizut zehatz-mehatz zein egunetan […]

BI MILA HAMASEIA!

«Gure literatura zaharrean, ‘Bi mila hamaseia!’, oihu-garrasi hitzak izan dituk, izu-ikara erakusteko garaian. Ondo dakik hik hori, ondo dakianez, lagunxar. Xar koanto, hirurogeitaka urterekin. Eta, behin zahartuta, jendeak uste dik ez omen dagoela atarramendu onik: urte berri, urte zahar, Martzelino praka zahar! Uste ustela hori, ordea; larrienean beti, ttak, argia agertzen ohi delako, hori ere […]

JUDUA ETXE BILA

Hala nola dagoen Pirinioetan Hiru Erregeen Mahaia mendia, dago Moncaioren azpi-ondoan Agreda, Sorian, Hiru Kulturen Hiria. Hiru kulturena edo (kristau-judu-morisko) hiru erlijioena. Eta jakina da erlijioa omen dela federik itsuena. Itsuena: hitza bera mintzo da aski ozen, noski. Egia osoaren jabe dena, beti zital; zaila, hortaz, elkarri tokia ematen… Atzo bertan (mairu-moroak lo edo mezkitan […]

TXOFERRA ETA ERRETOLIKA

Zenbat debate, hitzaldi, sermoi, erretolika politiko egunotan, datorren igandeko hauteskundeak direla-eta…! Meza baino aspergarriagoak denak. Hizki-mizki, txutxu-mutxu, txandrio eta erausi, zenbat ele-jario hutsal, harroputz, handi-iritzi…! Hauxe da hedabideetako nartzisismoa, haizekerien feria, putzontzien antzerkia…! Dialektika gutxi eta erretolika franko, dena dugu jakin-zaharra, errepikatua, maiztua: nahikoa da adarrik…! Egia eta esana ez dira auzo berean bizi. Ai […]

KOMUNEAN

Herenegun izan zen; astelehena. Giro argi ederreko haize epeletan Durangora nindoan azoka zahar beti berrira (50. DA!), «Liburu baten bila gabiltza txoratzen…!» kantari, itzulpenetan baino itzul-pozetan pentsatuz gehiago; jende gehiegi izatea oztopo izaten den arren, herri txikia garenez, elkar elikatu behar omen dugula eta… Zarautzko ordainlekura orduko, hesteak estu sentitu eta larri ailegatu nintzen prakak […]

HERRIKO ETXEKO HAURRA

Azaroko azken asteburua zen, gau ilun hotzeko goizaldea… Kaleetan ohiko jira egin ondoren, udaltzain mutil bi Herriko Etxera erretiratu ziren, bazter guztiak bakean utzita… Udaletxeko atarira orduko, ordea, miraz gelditu ziren, begi biak harri bi eta ahoa hortz bete, horma kontrako lurzoru zokoan zer!?, eta haur jaio berri bat aurkitu zutenean, zapietan txukun bildua, negar […]

DEBAKO SASIOLATIK LONDRESEKO BLOODY MARYRA

Deban izan ginen joan den zapatuan, Esnaola Mazzantini-tarren konpainia atseginean. Eguerdiko 12:00etan puntuan, Alex Turrillas jaun aditua gidari hartuta, herriko eliza ederra bisitatu genuen txokoz txoko, kaperaz kapera. A ze nolako historia-lezioa eman zigun gizonak zintzoro aski; aho zabalik eduki gintuen ordu eta erdiz, zurturik, demontretan! Gauza askok harritu ninduen, elizaren ederrak aparte. Zein herri […]

EINSTEIN BEHIN…

Einstein behin, 1921ean, Fisikako Nobel Sariaz saritua izan zen. Fisikaria ez ezik, goren mailako matematikari eta filosofo bikaina ere izan zen; askoren ustez, inoizko zientzialaririk handienetakoa. Baita zirikatzaile zorrotz pikaroa ere sarri-sarri. Berak esana da: «Bi gauza bakarrik daude hemen azkengabeak, infinituak: unibertsoa eta ergelkeria (tontotasun humanoa); lehenengoari buruz, baditut nire zalantzak; bigarrenari buruz, ez […]

ELE EGITETIK HELEGITERA

Hedabide guztiek, hitz eta pitz, hots eta pots, kamera eta ganbera, Kataluniak Estatuarekin (eta aldez bestera) aspalditik dakarren gatazka luze latza besterik ez dute hizpide. Bietako batek hitz egin nahi du, ele egin nahi du, beste gainerakoan: «Leher edo zapart, hil ala bizi, ahalegin hau derrigorrean behar dugu egin!». Besteak, aldiz, nahiago du legea berea […]

ETXEPEKOON ALDARTEAK

Lau egun ez dira oraindik bete: joan berri zaigun urriaren hondarrean, Navarra, 100 días de cambio programa berria eskaini zuten ETB-2an euskal herrietarako; baita Iruñerrirako ere, aspaldiko partez. Han ziren Miguel Sanz, Juan José Lizarbe, Patxi Zabaleta eta Juan Cruz Alli, lau nafar, nafarren gainean hizketan. Lingua navarrorum gorabehera, gaztelania batuan egin zen jarduna, jakina, […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728