Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ELKARRI TOKIA EMAN; BESTEAREN LEKUAN IPINI

Ilargiak bezala, lurrak ere badu bere alde ilun gorde negatiboa. Iluna beti, negatiboa maiz, gordea… gorde ahal denean. Gauzak ez daude ondo, ondo ez daudenez gauzak. Begiratu besterik ez dago eguneroko berri: gerra, gosea, ihesa, miseria; milaka errukarri nora joango, nondik sartuko, non biziko… Batzuen emigratu beharra eta besteon etorkina jaso beharra… Ez dago oraintxe […]

MENDAROKO SAKRISTAUARENA

Errege-erreginek (nahiz bestelako jauntxo-andereño handietsiek), gaixo errukarriek, zenbat diskurtso sutsu bezain hutsal, zenbat eta zenbat eleketa txepel bezain luze, nozitu izan behar ez ote duten, hiriz hiri, herriz herri, harrera derrigorrekoa edo borondatezko ongietorria edo ustezko abegia egiten dietenetan! Ene, zenbat asperraldi! Horren inguruko bi anekdota polit kontatuko ditut, ezin ahaztuzkoak biak, arrazoi diferenteengatik. Behinola, […]

AHOLKUA

Uda betea heldu da, askok eta askok oporrak ditu, eguneko orduak luze doaz, aisialdian gaude… Famako dago, hauxe omen dugula irakurketarako garairik aproposena; famako dago, jendea amorratzen egoten dela uda noiz helduko leitzeari ekiteko; fama dago… Beraz, bada, zuk ere zure aisialdi luze gaurkoan aitzakiarik gabe zer irakurria izan dezazun, hemen emango dizut Mempo Giardinelli […]

MEDIKUENAK GERTAERA BI

Uda pasatzera etorriak omen gara mundu honetara. Eta udan, batetik, argitzetik iluntzera luzeak dira egunak; bestetik, berriz, udako bero handiari opor, festa, solas, jolas giroa dario. Horregatik, seguru asko, lagunarteko berriketaldiak ere luzeagoak eta beroagoak tokatzen dira sasoi honetan; baita etxeko bisita bilerak ere. Horietako batean, joan den igandean, gurean entzundako historia xelebre samar bi, […]

BETOR PAKEA

JUAN BASURKOREN LAU BERTSO BETOR PAKEA                 Orain denbora asko ez dela (Josefa Setien anderearen eskutik), Juan Basurko Ansola (Hondarribia, 1890; Irun, 1957) euskal idazle izan zenaren lau bertso zahar eder iritsi zaizkit. Haren eskuizkribu baten fotokopia da, letra txukun dotore argiz idatzia, «Betor Pakea» goiburu edo titulua duela. Data Ilbeltza 1947 dakar, eta sinadura […]

ZER GERTATZEN ZAIO…?

Aste egun arrunta. Eguerdiko hamabietarako minutu gutxiren koska falta. Eguraldi ederra Donostian. Bulebarreko arbolapean, elkarren arrimuan aulki luze baten jiran, hamaika pertsona behartsu, arlote, zarpail jantzi. Haiekin batera, bi boluntario begirale laguntzaile, eta zakurra. Mundua mundu denetik izan bide dira, eta gerora ere izango dira, noski, hala-moduzko bilera eta ibilera begi-mingarriak. Elkartasuna delako jende ahularen […]

POLITIKATIK LITERATURARA SYRIZAREN TXIRIPAZ

Bitxi eta ordulari denda bateko salmahaiaren atzetik, gizaseme ilun bat zegoen kalera begira. Neska koskor bat ikusi zuen hurreratzen. Erakusleihoaren kristalari sudurtxoa itsatsi neskatxak eta, hara!, zerbait bistaratu zuen gustagarria txit, zeren ezti-koloreko begi biek diz-diz egin baitzioten. Di-da batean dendara sartu eta, mesedez, turkesazko koilarea erakusteko eskatu zion saltzaileari; esanez, gainera: «Gure ahizpa Syrizarentzako […]

DIN-GI-LIN-DAN-GO

Gaur, uztailak atari. Hurrena datozen bi hilabeteotan izango da bazterretan mundurik mundu irten beharra. Oporrak. Erruzko jendetzak mugituko gara batetik bestera, eta bestekotik bestekora… Errenteriako ezkonberriak orain urte asko ez dela mugitu ziren bezala, nora?, eta Karibera, zer arraio! Itsas-bista paregabeak, hondartza epel sekulakoak, irla mordo berri ikusgarriak… Zoriak bihurtzen du bizitza jostailu. Joan ziren, […]

ETSIA DA PORROTA, GURE ESKU DAGO-TA

Duela bost egun, ostiralarekin, hartu zituzten poz-pozik gure neska-mutilek oporrak ikastolatik, eskolatik, institututik, unibertsitatetik, Bidasoaren hala iparrean nola hegoan… Duela hiru egun, igande ederrarekin, ospatu zen euskal hirietan pozaren pozez, Gure Esku Dago-ren ekimena, oihalak josiz, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz, bost hirigunetan jendetzak bilduz… Gaztetxoak txoratzen, herritarrak eztitan. Maite dena ez da neke, eta ai ene […]

HERRI TXIKI, ZERU HANDI

Bilbo erdi-erdiko negozio-gizon tente-tente bat egon zen iaz Hondarribian, uztailez, oporretan. Goiz batean, Kai Berrian ikusmiran zebilela, txalupa bat bistaratu zuen benta parean. Gizaseme gazte-emaneko bat, bakar-bakarrik, atun hegalabur gutxi batzuk lehorrera ateratzen ari zen. Bilbotarrak, hurbilduta, diosala egin, arraiaren ederra goretsi eta galdetu zion itsasgizonari ea zenbatsu denbora behar izan ote zuen arrantza hura […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728